XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IGANDEAN BERTSOLARIAK HAZPARNEN

Igande hontan, ekainaren 19-an, eguerditan xuxen, Haritz Barne salan hasiko da bertsu saio bat oren bat iraunen duena.

Hor kantatuko dutenak: Mixel Xalbador, Patxi Etxeberria, Txomin Ezponda, Imanol Arozena.

Gaiak emanen ditu Lakak.

Hazparneko txistulariak alaituko dituzte karrikak.

Aintzin, 101/2-an, euskal meza bat izanen da Hazparneko eliza nagusian.

Nornahik parte har dezake Berria Trinketean zerbitzatua izanen den bazkarian bainan ortziraleko izenak emanez geroz ostalerrari (Tel. 59.29.61.35).

Karia horretara Piarres Ehulatei Hazpandarrak emaiten digu hemen Hazparne aldeko pertsularitzaren historia labur laburra.